Membrane activities of dynamin-related protein 1 (drp1) and bcl2-related ovarian killer (bok)

Tesis doctoral de Itsasne Bustillo Zabalbeitia

Bcl2 familiako proteinek heriotz zelular programatua (apoptosia) mitokondriako kanpo mintzeko iragazkortasuna modulatuz erregulatzen dute. Bcl2 familiako proteinak bi talde nagusitan bana daitezke funtzioaren arabera: kide pro-apoptotikoak eta kide anti-apoptotikoak. Nahiz eta bok orain dela ia bi hamarkada aurkitu zen, bcl2 familiako kideen arteko ezezagunenetako bat da. Kide pro-apoptotikoekin (bax/bak) zenbait antzekotasun erakusten dituenez, proteina pro-apoptotikoekin funtzionalki eta mekanistikoki errendundantea dela proposatu izan da. Hala ere, uste hori zehazki egiaztatzear dago. Lan honetan, bokek bax/bakekin ezaugarri komunak elkarbanatu baina baita diferentzia garrantzitsuak dituela adierazten duten zenbait ebidentzia erakusten ditugu. Bestalde apoptosi prosezuan fragmentazio mitokondriala ere behatzen da, prozezu honen arduradun nagusia drp1 proteina delarik. Drp1 inaktiboa nagusiki zitosolikoa da; apoptosian zehar drp1 zitosoletik mitokondriako kanpo mintzera translokatzen da eta clan aberatsak diren guneetan kokatzen da. Behaketa horiengatik motibatuta, drp1:cl interakzioaren espezifizitate molekularra eta interakzio horren ondorio funtzionalen inguruko ezagumendu zehatzagoa lortzen saiatu gara. Gure emaitzen arabera, drp1 proteinak clrekin zuzenean b intsertoaren bidez interakzionatzen duela erakusten dugu, eta baita interakzio honek drp1en oligomerizazioa eta bere gtpasa aktibitatearen kitzikapena eragiten duela proposatzen dugu.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Membrane activities of dynamin-related protein 1 (drp1) and bcl2-related ovarian killer (bok)«

  • Título de la tesis:  Membrane activities of dynamin-related protein 1 (drp1) and bcl2-related ovarian killer (bok)
  • Autor:  Itsasne Bustillo Zabalbeitia
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  27/03/2015

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Oihana Terrones Urio
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: felix María Goñi urcelay
    • Antonio Zorzano olarte (vocal)
    • Manuel Rojo y ortiz de lanzagorta (vocal)
    • María isabel Marzo rubio (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio