Estrategiak euskararen ikaskuntzan eta irakaskuntzan

Tesis doctoral de Aintzane Echevarria Lejarreta

Gaur egun, hizkuntzen irakaskuntzan nahiz ikaskuntzan, ikaslearen autonomia bultzatzen den aldetik, gero eta garrantzi handiagoa dute ikas-estrategiek. Horregatik, lan honek hiru helburu izan ditu; batetik, ikasleek euskararen ikaskuntzan egiten duten ikas-estrategien erabilera aztertzea; bestetik, irakasleek euren eskoletan ikas-estrategiak lantzen dituzten ikustea; eta azkenik, hizkuntzen irakaskuntzarako egindako materialak behatuz, ikas-estrategiak lantzeko erabiltzen diren ariketak biltzea. Adierazi beharra dago, norbaitek hala pentsa dezakeen arren, lan honen helburua ez dela izan ikas-estrategien erabilera bultzatzea, eskoletako errealitatea aztertzea eta alor honetan jarraitu nahi dutenei bidea irekitzea baizik. aipatutako helburuok lortzeko, sarrera, alde teorikoa, azterketa enpirikoa, ondorio orokorrak eta ikas-estrategiak lantzeko materiala izeneko bost atal nagusik osatzen dute lana. sarreran nondik norako nagusien berri eman da (zergatia, antolaketa, metodología, helburuak, hipotesiak, ondorio orokorrak eta bibliografiari nahiz tipografiari buruzko xehetasunak). Alde teorikoan terminoen zehaztapena egin da; hots, ikaskuntza, jabekuntza, eskurapena, irakaskuntza, ikas-estrategiak eta ikasle ona terminoen definizioa emateaz gain, izenburuan agertu beharrekoak zeintzuk diren zehaztu da. Atal honetatik abiatuta azterketa enpirikoan ikasleei nahiz irakasleei egindako ikas-estrategien azterketaren berri eman da. Horretarako, bi azterketa-talde (irakasleena eta ikasleena), bi galdetegi (irakasleena eta ikasleena), eta estatistika erabili dira. Azterketa enpirikoan atera diren ondorioak beste ikertzaile batzuek ateratakoekin alderatu eta ondorio orokorrak atera dira. Besteak beste, honako hauek dira aipagarrienak:

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Estrategiak euskararen ikaskuntzan eta irakaskuntzan«

  • Título de la tesis:  Estrategiak euskararen ikaskuntzan eta irakaskuntzan
  • Autor:  Aintzane Echevarria Lejarreta
  • Universidad:  Deusto
  • Fecha de lectura de la tesis:  31/03/2007

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Itziar Turrez Aguirrezabal
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: jon batti Kortazar uriarte
    • iñaki Gaminde terraza (vocal)
    • felipa Etxebarria sagustume (vocal)
    • rosa miren Pagola petrirena (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio